Giza entzefaloaren bilakaerari buruzko hitzaldia hilaren 6an

Hasier Larrea 2024ko martxoaren 1a

Arrasateko Udal Bibliotekak antolatuta, Juan Ignacio Perez Iglesias biologo eta zientzia-dibulgatzaileak hitzaldia egingo du martxoaren 6an, asteazkena, 19:00etan, Kulturateko areto nagusian.

Perezek Primates al este del Edén izeneko liburua argitaratu berri du, non, besteak beste, giza entzefaloaren bilakaera baldintzatu duten faktoreak aztertu dituen. Gai horren inguruko xehetasunak eroango ditu jendaurrera hizlariak.

Ekitaldi hori Udal Bibliotekak zientzia dibulgatzailearen inguruan prestatu duen interesgune bereziaren baitan kokatzen da. Kulturaten eta arrasate.eus-en jarri dituzte eskura zientzia, matematika, astronomia, fisika eta kimika, biologia, zoologia, botanika, medikuntza, gizakia historiaurrean eta adimena eta portaera hizpide dituzten irakurgaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak