Vulcanizadas, Unidad Alavesa eta Libe martxoan Koolturren

Hasier Larrea 2024ko mar. 2a, 09:49

Kooltur Ekintzak hasi berri den hileko egitaraua argitaratu berri du, kantu berriak aurkeztera datozen taldeekin.

Emakume bizkaitarrez osatutako boskote batek, Vulcanizadas taldeak, emango dio hasiera martxoko proposamen sortari gaztetxean, hilaren 7an, 22:00etan. Eskarmentu handiko musikariak batu dira soul eta blues estiloak jorratzeko, eta, urtebete inguru konposatzen ibili ostean, lehen laneko kantuak aurkezteko momentua iritsi zaie orain.

Ibilbide luzeagoa darama Unidad Alavesak, aski ezaguna Koolturreko jarraitzaileen artean, baina helburu berarekin igoko dira hilaren 14an oholtzara; izan ere, gaur bertan kaleratu dute Motoki, zakurreki, egurreki... diskoa, eta folk eta rock esentziari eutsi diotela egiaztatu dute.

Libek itxiko du martxoko kartela, hilaren 21ean. Pasadenako musikariak bakarkako proiektuari berrekin dio eta hark ere disko berria ekarriko du esku artean: Azal ezten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak