Fagor Arrasatek eta Koniker enpresek lankidetza teknologikorako akordioa berritu dute Ikerlan zentro teknologikoarekin, "puntako teknologien garapenean eta aplikazioan sakontzen jarraitzeko fabrika adimenduaren, egiturazko fidagarritasunaren eta zibersegurtasunaren arloetan".
Ion Etxeberria Ikerlaneko zuzendari nagusia, Unai Lopez Fagor Arrasateko zuzendari nagusia eta Andoitz Aranburu Koniker-eko lehendakaria izan dira hitzarmenaren berritzean, eta nabarmendu dute hitzarmenak "sendotu" egiten duela "datozen hiru urteetarako duela 50 urtetik duten aliantza estua". "Lankidetza tekonologiko hori zentro teknologikoak enpresekin duen lankidetzaren adierazgarri garbia da, haien erronkak eta beharrak identifikatzeko eta balio erantsi handiko konponbideak industria eremura transferitzeko".
Horrez gain, erantsi dutenez, hiru erakundeek "euskara bultzatzeko konpromiso esplizitua" hartzen du. Hala, euskara hiru erakundeen arteko lanerako komunikazio hizkuntza izatea sustatuko dute.