Hamalau kontzertu izango dira Mondra&Roll jaialdian

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ots. 29a, 15:51

Mondra&Roll jaialdiaren iazko edizioa. Irudia: Goiena.

Uztailaren 5ean eta 6an egingo da jaialdiaren hirugarren edizioa Arrasateko Monterron parkean, eta tartean izango dira musikari debagoiendarrak.

Hamalau kontzertu izango dira aurten Mondra&Roll jaialdian, antolatzaileek jakinarazi dutenez. "Aurten ere edizio arrakastatsu bat osatzera goaz. Azken bi urteetan edukitako arrakastaren ondoren, baieztapen berri eta indartsuak aurkezten dizkizuegu". Haien arabera, modu horretan, "Europa osoko punk-rock jaialdi garrantzitsuenetako baten lekuko" izango da Arrasate, beste urte batez.

Kontzertuei dagokienez, Cock Sparrer, Sham 69, The Baboon Show, High Vis, Bad Nerves, Madball, Roy Ellis, The Chisel eta Les Testarudes musika taldeak izango dira oholtza gainean nazioartetik; Brigade Loco, Kaleko Urdangak, Larru Beltzak, Kontralde eta Arene 6 taldeak, berriz, Euskal Herritik. Arene 6 taldean izan ezik, gainera, gainontzeko lauetan musikari debagoiendarrak daude.

Sarrerak salgai

Gaur-gaurkoz, 65 euroko prezioa du bi eguneko bonoak, baina eskaintza berezia da; martxoaren 5era arte izango da martxan. Hemen erosi daitezke sarrerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak