
Amaidolua elkarteak antolatuta Nola bizi ditugu egin beharreko tramiteak doluan gaudenean hitzaldia egingo da martxoaren 7an, 18:00etan, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Aizpea Mujika, dolu eta trauma egoeretan aditua eta Verdini taldeko kidea, izango da hizlaria. Elkartearen 2024ko helburuetako bat doluaren inguruko hitzaldi monografikoak egitea da. Hau da aurten egingo duten bigarren hitzaldia.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.