San Andres auzora mugituko dute ludoteka ibiltaria

Gontzal Belategi Zubia 2024ko ots. 28a, 13:59

Ludotekako erabiltzaileak jolasean. Argazkia: Txatxilipurdi

Musakolan abiatu zuten ludoteka ibiltaria, eta orain San Andres auzora mugituko dute. Arimazubi plazan elkartuko dira, martxoko zapatu guztietan, 11:30etik 13:30era arte.

Musakolako institutuko patioan abiatu zuten Txatxilipurdik antolatzen duen ludoteka ibiltaria. Orain, San Andres auzora mugituko dute ludoteka, eta martxoaren 2tik aurrera Arimazubi plazan elkartuko dira. Hilabetez, zapaturo egongo dira han txatxilipurdiko kideak. Ordutegia mantendu egingo da, horrenbestez, 11:30etik 13:30ak arte izango dira bertan. 3 urtetik 12 urtera arteko haur eta aurre-nerabeek hartu dezakete parte. Hauekin batera beraien arduradun edo gurasoak ere joan daitezke.

Ludoteka ibiltariaren hurrengo geltokia Erguin auzoa izango da, eta apirileko zapatuez gain, maiatzeko lehen zapatua ere bertan egongo dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak