Gurutze Gorriarekin, Caritasekin, Sos Arrazakeriarekin edota CEAR Euskadirekin ere hala egiten dutela nabarmendu du Dominguezek. "Gure helburua da garraio publikoaren erabilera sustatzea, inor atzean utzi gabe, eta laguntza horiek horren erakusgarri dira. Izan ere, Mugirako sarbidea erraztuz, bazterkeria egoeran dauden pertsonei laguntzeaz gain, mugikortasunerako eskubidea demokratizatzen dugu", gehitu du diputatu sozialistak.