Eskola kirolaren programaren barruan dago kokatuta ekimen hau, eta Gipuzkoako ikastetxeetako ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute –6 eta 16 urte bitartekoei zuzenduta dago–. Arrasatekoa 09:00ak eta 09:30ak bitartean hasiko dute –hitzordua ordu erdiz atzeratzea erabaki dute–. Ibilbidea 3-5 ikaslez osatutako taldetxoetan egingo dute –patruilak– eta talde bakoitzak heldu bat izango beharko du arduradun. Ibilaldi luzea (11 kilometro) eta motza (8) lehen kontrol-puntuan banatuko da, Asuelan, eta patruilek martxan doazela erabaki ahal izango dute bietako zein egin. Bedoña eta Kurtzetxiki inguruetan ibiliko dira; amaieran, txokolate beroa banatuko dute.
Hala, izena emateko epea otsailaren 29an amaituko da. Eta aurten berrikuntza gisa, izen ematea galdetegi baten bitartez egin beharko da –Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Antzuola eta Elgeta herrietako ikasleentzat–. Hemen galdetegia.