Aita Menni ospitalearen 125 urteko ibilbidea, erakusketa batean jasota

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ots. 26a, 15:03

Aita Menniren 125. urteurrena dela-eta, Arrasateko egoitzan dagoen erakusketa.

Ospitalearen 125. urteurrenaren harira ondu dute erakusketa, 1898an egin baitzituen Benito Mennik ospitalea sortzeko lehen urratsak.

Aita Menni ospitalearen 125 urteko ibilbidea jasotzen duen erakusketa bat osatu berri dute, eta ikusgai da Arrasateko osasun zentroan. "1898az geroztik, Aita Menni euskal gizartearekin batera bilakatu da, zerbitzuak handituz; buru osasunaren ikuspegi tradizionaletik harago, arreta modernizatuz eta kalteberatasun maila handia duten biztanle sektoreetan edo gizarte bazterkerian dauden pertsonengana iritsiz".

Bada, antolatzaileek azpimarratu dute hori guztia jaso dutela erakusketan; ospitaleko erabiltzaileentzat ez ezik, euren senideentzat eta, oro har, herritar guztientzat dago zabalik.

125. urteurrena

Benito Menni apaizak orain dela 125 urte erosi zuen Arrasateko Santa Agedako bainuetxea, asistentzia psikiatrikoko zentro bihurtzeko, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehena izan zen, ospitaleko kideen arabera. "1898ko ekainaren 1ea, Añibarro doktorearekin, San Juan de Dios-eko kideekin eta 50 gaixorekin batera, Santa Ageda Osasun Etxea inauguratu zuen Benito Mennik. Garai bateko bainuetxea Euskadiko lehen asistentzia psikiatrikoko zentroa izan zen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak