Orientazioa galduta, etxerako bidea ezin asmatu zegoen Arrasateko gizonezko bat Aketegiko tontorrean eta suhiltzaileen laguntza behar izan du behera jaisteko; Ordiziako suhiltzaileak joan dira erreskatea egitera. Zubillagako suhiltzaileek baieztatu duten moduan, gizonezkoa onik dago, hozten hasita bazegoen ere.