Jazz doinuekin dabiltza girotzen Merkemerkaua

Hasier Larrea 2024ko ots. 24a, 15:40

Ez dute eguerdia nahi beste zukutu kalejira bertan behera geratu delako, baina gutxienez udaletxeko arkupean emanaldi duina eskaini ahal izan du Elens River's Dixieland taldeak. Kide gipuzkoarrez osatuta, Aitor Etxagibel arrasatearra aritu da perkusioan eta Zigor Martinez bergararra, berriz, klarinete-jotzaile.

Ibai-artek antolatuta, arratsaldean musika estilo beretik joko du Crazy Jazzers taldeak. Eguraldiak laguntzen badu, Arbolapetan hasiko dira 19:00etan, eta gero Portaloira joango dira. Azkenik, 20:30ean Herriko Plazan egongo dira jazz doinu goxoekin publikoa gozarazten.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak