Arrasateko 25 saltoki ari dira parte hartzen eguenaz geroztik egiten ari diren Merkemerkauan. Denda atarietan dituzte jarrita udazkeneko eta neguko produktu asko, deskontuekin, eta datorren urtaroko primiziak ere bai denda barruetan.
Beste behin, gainera, musikaz girotuko dute Merkemerkaua; hiru musika talde arituko dira gaur, egubakoitza eta bihar, zapatua.
