Merkatarientzako komunikazio ikastaroa antolatu du Arrasateko Udalak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ots. 23a, 14:10

Arrasasateko denda bat, artxiboko irudi batean.

Hamar saio izango dira guztira, martxoaren 4an hasita, Kulturaten. Doakoa da, baina izena eman behar da.

Merkatarientzako komunikazio ikastaroa antolatu du Arrasateko Udalak, Gipuzkoako Merkatarien Elkartearekin elkarlanean, "herriko komertzioak bultzatu eta salmentetarako komunikazio tresnak" indartzeko. "Besteak beste, mugikorra bideoak grabatzeko tresnatzat ezagutuko dugu, ekoizpenerako teknikak, ediziorako aplikazioak edota adibide praktikoak", adierazi dute udal ordezkariek.

Ikastaroa 25 ordukoa izango da, eta martxoaren 4an izango da lehen saioa, 14:45etik 16:00etara, aurrez aurrekoa. Ondoren etorriko dira besteak: martxoaren 6an, 11n, 18an eta 25ean, eta apirilaren 8an, 10ean, 15ean, 22an eta 24an. Kulturaten izango dira eta ez da ordaindu behar. Halere, aurrez eman behar da izena: 943 425 55 edo 688 832 620 telefonoetan, edo formacion@fmg.es helbide elektronikoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak