Honako saltoki hauek hartuko dute parte Merkemerkauan:
- BC (Maalako Errabala 13)
- Bea Lentzeria (Iturriotz kalea 4)
- Begia Optika (Garibai etorbidea 6)
- Beinke (Olarte kalea 29)
- Elkar (Erdiko kalea 14)
- Ennea (Erdiko kalea 42)
- Errekamendi (Olarte kalea 21)
- Garraxi (Zarugalde 10)
- Intersport Loramendi (Maiatzaren Bata plaza)
- Intersport Loramendi (Garibai etorbidea 6)
- Itxaso Mertzeria (Olarte kalea 18)
- Josle (Otalora Lizentziaduna 22)
- Kapikua (Doctor Bañez kalea 4)
- Kili-kolo (Ferrerias kalea 21)
- Lizarralde Kirolak (Maiatzaren Bata plaza)
- Luko (Erdiko kalea 32)
- Maitia (Erdiko kalea 46)
- Markiegi (Olarte kalea 2)
- Portaloi Optika (Erdiko kale 10)
- Resusta Karrikiri (Erdiko kalea 38)
- Sikol (Olarte kalea 1)
- Tipi-Tapa (Otalora Lizentziaduna 25)
- Txuri Beltz (Iturriotz kalea 33)
- Ume (Garibai etorbidea 6)
- Zubia (Biteri Plaza 1)
Hiru egunetan, hiru banda
Azoka girotzeko asmoarekin, hiru emanaldi egongo dira bi egunetan. Egubakoitzean, otsailak 23, Dirty Durum Brass Band kalez kale ariko da, 18.00etan Maiatzaren Bata plazan hasita. Ondoren, 19:00etan, kontzertua egingo dute Herriko Plazan. Nabarmentzekoa da Mikel Markiegi dela taldeko tronboi-jolea, Arrasateko musika bandaren zuzendaria, hain zuzen.
Zapatuan, bestalde, Elens River’s Dixieland talde gipuzkoarra ariko da kalez kale, 12:00etan Maiatzaren Bata plazatik irtenda, eta 13:00etan emanaldia egingo dute plazan. Jose Ramon Elkoro aretxabaletarra perkusioan aritzen da talde horretan eta Zigor Martinez bergararra, berriz klarinete-jotzailea da, –Arrasateko Big Bandaren zuzendaria–. "Oso musika atsegina da, mundu guztiari gustatzen zaiona eta entzutean oinak mugiaraziko dizkiguna", diote Ibai-artetik.
Horrez gain, 19:00etan, Crazyjazzers banda abiatuko da Arbolapetatik eta batetik bestera ariko da. Hala, 19:45ean Portaloian izango dira eta eta 20:30ean, Herriko Plazan. "Crazyjazzers hogeiko hamarkadako jazz tradizionalean oinarritutako musika-taldea da, eta zehazkiago, New Orleansekoan. Musika herrikoia eta kalekoa, Louis Armstrong, Jelly Roll Morton, Jabbo Smith, Clerence Willians, Bessie Smith, eta beste hainbat konpositoreren kantuekin", nabarmendu dute antolatzaileek.