Mondragon Unibertsitateak jipoitu egin du Unibasket (94-46)

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko otsailaren 18a

Atsedenaldirako bideratuta utzi dute partidua eta, azkenerako, espero baino garaipen erosoagoa eskuratu du MUk Ibarra kiroldegian. Modu horretan, arrasatearrak sailkapeneko laugarren postuan kokatu dira, sendo. Bestalde, nabarmentzekoa da Sara Canok debuta egin duela taldearekin.

Partidu borobila egin du Iñaki Ogaran Arri-k zuzentzen duen taldeak eta aurrerapauso garrantzitsua eman du sailkapenean. Lehen laurdena berdindua izan bada ere (22-18), atsedenaldirako abantaila esanguratsua eskuratu dute arrasatearrek (50-26).

Bigarren zatian, alde horri eustea izan da Arri-ren taldearen zeregina eta, eutsi bakarrik ez, areagotu ere egin dute. Izan ere, hirugarren laurdena bukatzerako 31 puntukoa zen zuloa (67-36), eta partiduaren bukaerarako, aldiz, 48 puntukoa (94-46).

Emaitzak eta sailkapena, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak