Ahoz Aho jaialdiak presentzia nabaria izango du Arrasaten

Hasier Larrea 2024ko otsailaren 15a

Aldo Mendez.

Etxean bezala sentituko dira, beste behin, ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiko kontalari gonbidatuak. Intujai konpainiak antolatzen duen zirkuituaren baitan, Debagoienean hainbat geldialdi egingo dituzte; tartean, Arrasaten.

Hain justu, gaur inauguratuko dute jaialdia, Kulturaten, 18:00etan, Charo Pitak eta Odei Arregik haurrentzako ipuinak hizpide hartuta. Datorren asteazkenean, publiko helduari zuzenduko zaio Aldo Mendez kubatarra, toki berean, 19:00etan hasita. Munduaren ikuskera poetiko bat adierazten maisua da Gaztela-Mantxan bizi den kontalaria.

Haurrentzako ipuinak Santa Marinako liburutegian entzuteko aukera ere eskainiko du Ahoz Aho jaialdiak; hilaren 28an izango da hori, 18:00etan, Ane Gebararen eta Nelson Calderonen eskutik, euskaraz eta gazteleraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak