Aratusteetako ohiko kontzertua izango da, eta aurten espazioa hautatu dute gaitzat: "Hala, hainbat film eta telesailetako soinu-banda ezagun mordoxka joko ditugu; esaterako, Star Wars, Star Trek, Independence Day, Doraemon eta ET-renak; familian etortzeko moduko ikuskizuna eskainiko dugu", azaldu du Arrasate Musikaleko Edorta Ayastuyk. Leihatila ordubete lehenago irekiko dute eta gehienez 400 sarrera banatuko dituzte, doan.
Bestalde, hilaren 21ean, gitarra elektrikoarekin jarduten duten ikasleek Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean emango dute kontzertua, 18:00etan