Udal Gobernuak azaldu duenez, aspaldi da Azoka kaleko lur azpiko edukiontziak matxuratuta eta zerbitzuz kanpo daudela. "Ondorioz, ez dute erabilerarik izan azken urteetan. Izan ere, sistema honek zituen ohiko matxurak eta mantentze garestiagatik, edukiontzi arruntak jartzea erabaki zen. Urteak dira bizilagunek ohiko edukiontziak erabiltzen dituztela, beraz, bertan dauden zuloak behin betiko itxiko dira", nabarmendu dute.