Arrasateko Udaleko Hirigintza, Ingurumena eta Mugikortasun sailak adierazi du helburua dela zuntza etxebizita gehiagotara zabaltzea eta "auzoko etxebitza eta komertzioei kalitatezko Internet zerbitzurako sarbidea eskaintzea". Aurreikusitakoa baino eskaera gehiago jaso dituzte; izan ere, 85 atari ziren hasieran zuntza beraien atarietara sartzea eskatu zutenak, baina lanak hasi ondoren komunitate berriak batu dira eta dagoeneko 109k eskatu dute.
Garazi Etxeberria zinegotziak azaldu duenez, bizilagunen eskaera gehikuntzari erantzuteko luzatuko dute epea, "betiere, aurrez kontratuan jasotako terminoetan, eta lanak sei hilabeteko epean egin daitezen". Hori horrela izanik, abuztuaren 26rako amaituta egon beharko dute lanek.
Udalak aurreratu du litekeena dela dagoeneko obrak amaituta dauden kaleetan berriro ere lanetan hastea, esku-hartze "txikiago" batekin, gehitu diren atari horietara zuntzaren sarbidea bideratzeko.