Estreinakoz, Inauteri bateratuak ospatuko dituzte Arrasate Herri Eskolako nahiz Arizmendi Ikastolako haurrek. Bihar arratsaldean, 15:00ak aldera, aterako dira kalera bi zentroetako ikasleak eta herriko hiru gunetan banatuko dira ikasleak.
Hiru puntuetan egitarau berdina izango dute. Lehendabizi ikasleak ikastetxez ikastetxe joando dira kalejiran batzen eta gune horretako plaza batean amaituko dute. Uribe- San Andres guneak Maiatzaren 1a plazan amaituko du; erdigunekoek, berriz, Jose Maria Arizmendiarrieta plazan eta Musakolakoek San Isidro plazan. Helmugetako plazan Arrasate Herri Eskolako nahiz Arizmendi Ikastolako ikasle banak pregoia botako dute eta dantzaldiari emango zaio hasiera. Ospakizuna 16:30 aldera amaitzea aurreikusten da.
Arrasateko Udalak jakinarazi duenez, hezkuntza eta hizkuntza diagnosia lantaldeak egindako hausnarketetan, ikastetxeek egitasmo bateratuak egiteko beharra identifikatu eta proposamenak abiarazi zituzten. Horietako bat da bi ikastetxeek inauteri bateratuak egiteko proposamena.