Mugarrieta eta Markuleteko biribilguneen arteko errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan aste honetan zehar, gauetan, otsailaren 15era arte, 23:00etatik 05:00etara bitartean. Instalazioen egokitzapena eta segurtasun sistemaren berrikuspena egin behar dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. GI 2620 errepidea erabili daiteke alternatibatzat.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.