Geopolitikaren inguruko ikastaroa antolatu du Goienagusik, "gai eta arazo geopolitikoek interes handia pizten dutelako gaur egun", antolatzaileen esanetan. Teoria geopolitikoak eta XXI. mendeko hegemonia borrokak izenpean, Asier Blas EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta politologoa izango da hizlaria, eta hiru saio egingo dituzte guztira, euskaraz: martxoaren 14an, apirilaren 11n eta apirilaren 18an, 10:00etatik 12:00etara, Kulturaten.
Izen emateari dagokionez, Goienagusik azpimarratu du ikastaroa irekia dela, baina 30 pertsonarentzako lekua dagoela, eta, beraz, elkarteko bazkideek lehentasuna izango dutela. Hain justu, bazkideek hogei euro ordaindu beharko dituzte; ez direnek, berriz, 25 euro. Bada, parte hartu nahi izanez gero, bi aukera daude: goienagusi@gmail.com helbidera mezu bat bidali edo formularioa bete.