Ikastaro berria antolatu du Ekin Emakumeak Elkarteak

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko ots. 27a, 12:15

Hiruhile onetarako ikastaro berria da Biodantza Hardun Bikotean. Argazkia: Ekin Emakumeak

Biodantza Haurdun Bikotearekin ikastaro berria antolatu dute hiruhileko honetarako; guztira zortzi saio izango dira.

Arrasateko Ekin Emakumeak Elkartearen eskutik, Biodantza eta masajearekin bizitzaren hasiera zaintzen ikastaroa egingo du Idoia Biterik. Guztira zortzi saio izango dira eta bi zatitan banatuko dute ikastaroa: haurdunaldian eta, ondoren, haurra jaiotakoan. Lehen saioak martxoaren 9an eta 23an eta apirilaren 13an izango dira, 10:00etatik 13:00 bitartean.

Behin haurra jaiotakoan, berriz, gainontzeko bost saioak egingo dituzte. Jaioberriei ongietorria eman eta biodantza saio bat egingo dute eta, halaber, haurren masajeei lotutako saioak lau izango dira. Ikastaro horien datak haurrak jaiotzean zehaztuko dituzte eta bi ordukoak izango dira. Saioen dinamizatzailea Idoia Biteri izango da eta Mesedeetako ikastetxean egingo dituzte.

Izena emateko, hainbat bide daude: Ekin Emakumeen Elkartean bertan, 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 telefonoetara deituta edo emakumeakekin@emakumeakekin.eus helbidera idatzita.

Ikastaroen prezioa 325 eurokoa da, bazkide direnek, berriz, 315 euro ordaindu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak