"Filipenses taldea partidua irabaztera etorri da, beraientzat partidu oso garrantzitsua izan da ligan mantentzeko aukera bikaina izan baitute, eta argi erakutsi dute hori, asko borrokatu behar izan dugu irabazteko", dio Julen Berrocalek, Mondagon Unibertsitateko entrenatzaileak. Izan ere, markagailuan 27 eta 35 zirelarik amaitu da bigarren laurdena, eta azken momenturarte ez diote buelta eman partiduari.
Atsedenaldia eta gero, hirugarren laurdena hasi eta berehala sartu dira palentziarrak partiduan, hala bien arteko aldea mantendu eta handitzea ere lortu dute, hamaika puntuko aldearekin 48 eta 59 amaitu da hirugarren laurdena.
Azken laurdena baina, erabakigarria izan da arrasatearrentzat, eta berehala hasi dira eraso jokoekin. Berdinketa lortu dute laurdeneko bosgarren minutuan, 62 eta 62. Azkenean, markagailuan aurretik jartzea lortu dute partiduako azken minutuetan, eta 76 eta 71 irabazi du MU-k. Julen Berrocal-en hitzetan, meritu "handia" izan dute jokalariek, izan ere horrelako partidua bati buelta ematea oso zaila da; "partiduak irabazten jarraituz gero, goiko multzoan sartzeko aukera izango dugu, eta horretan lanean jarraituko dugu".