"Partida ona izan da eta ongi irten zaizkigu gauzak", dio Julen Barrutiak, Kanpanzar Arrasate taldeko entrenatzaileak. Aurkaria, Iruñea taldea ligako azken postuetan aurkitzen da, eta ez du orain arte partidarik irabazi. "Txukun" jokatu dutela adierazi du entrenatzaileak, eta emaitzarekin "pozik eta gustura" daudela.
Liga parekatua
"Nahiko estua izaten ari da liga; azken bi taldeek besteok baino puntu gutxiago dituzte, baina erdialdean gaudenon artean, 5-10 puntuko diferentzia baino ez dago" azaldu du Barrutiak. Orain, 7. postuan aurkitzen diren arren, 5. jartzeko aukera badute jardunaldi honetan.