Arrasate Musikaleko ikasleek eskainitako Aratusteetako kontzertuak arrakasta handia izan du. 18:30ean ekin dira musika hotsak aretoa betetzen, Jurasiko's taldearen saioarekin; ostean beste sei talde igo dira oholtzara: Izan Suzuki, Haize Egur Taldea, Harizko Taldea, Metal Taldea, Orkestra Gaztea eta Banda Gaztea eta Musika Tailerra. Arrasate Musikalekoek guztira hamasei abesti interpretatu dituzte, eta txalo zaparrada ederraz agurtu dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.