Bertako eta sasoiko produktuak estimatuak izan ohi dira herritarren artean, eta horiek eskuratzeko aukera izaten da Arrasaten, azoka egiten baitute hilabeteko hirugarren zapatuan, 09:00etatik 14:00etara, Seber Altube plazan; besteak beste, ogia, gazta, gozoak eta sasoiko produktuak izaten dira protagonista, eta, gainera, azoka bereziak ere egiten dira; esate baterako, loreak eta landareak, txakolina eta sagarra hizpide izanda.
