Edukiontzi batzuk erre dituzte Santa Marina kalean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko otsailaren 8a

Edukiontzi batzuk erre dituzte gaur arratsaldean Arrasateko Santa Marina kalean. Hara gerturatu dira udaltzainak, ertzainak eta suhiltzaileak, eta dagoeneko ez da garrik. Hala ere, ez da aste honetan halako gertakari bat gertatzen den lehen aldia izan, martitzenean ere inguru berdintsuan erre baitzituzten edukiontziak. Are gehiago, baita urtarrilaren 24an ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak