Jokin Bergararen idazlanak, "krisi ekologikoaren gaineko analisi politiko eta sozialetik harago, ateak zabaldu nahi dizkio soilik lur kolektiboetan loratzen den itxaropenari", idazlearen esanetan. "Izan ere, beren burua eta egoera ekonomikoa salbatuko dutelakoan, erraza da sektore sozial zabalek bide ekofaxista hautatzea; horrek bide laburra du, ordea. Gogoeta soziologikoak, politikoak eta pertsonalak tartekatzen dira liburuan zehar, betiere argi izpi batzuk eman nahian horren konplexua den mundu beti aldakor eta korapilatsuaren ulermenari".
