Ertzaintzak jakinarazi duenez, eguenean, hilaren 1ean, jazo zen gertakaria, 19:00ak aldera. Pertsona bat lapurretan egitera sartu zen Biribil tabako-dendan, su arma batekin, mehatxuka, baina Ertzaintzak adierazi du "ez dela jakinekoa su arma hori benetakoa zen ala ez", lapurrak ihes egitea erdietsi baitzuen, "zerbait" lapurtu ostean. Hala, salaketa jarrita, ikerketapean dago kasua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.