Lehen Hezkuntzako 5. mailaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailaren artean dauden ikasleek hiru kategoriatan parte hartzeko aukera izango dute: ilustrazioa, bertso-paperak eta narrazioa. Halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara artekoek edota erdi mailako heziketa zikloetako 2. mailara artekoek, komikian, poesian eta mikro-ipuinean.
AED elkarteak, aurten ere, hainbat sortzaileren laguntza izan du oinarriak prestatzeko:
- Helena Azkarragaurizar: marrazkilari arrasatearrak bere lan bat utzi dio AEDri, parte-hartzaileek narrazioak lan horretan oinarrituz idatz ditzaten.
- Kepa Petralanda: joan den urtean mikro-ipuin lehiaketako irabazleetako bat izan zen, eta saritu zioten lan hura hartu dute ilustrazio lehiaketan parte hartuko dutenek oinarri gisa erabiltzeko.
- Danel Ezpeleta: Arrasateko argazkilari gazteak bere argazki bat utzi dio AEDri mikro-ipuin lehiaketarako eta argazki horretan inspiratutako lan bat idatzi beharko dute nagusienek.
Lehiaketako oinarri guztiak, hemen.