Belen Aranbarri: "Errugbiaren balioak sustatu ditugu"

Miren Arana Pagaldai 2024ko ots. 4a, 13:32

Sub 10 eta Sub 12 kategoriatako 130 ume inguru batu dira Mojategiko Errugbi zelaian, eskolen arteko topaketa egiteko.

"Partidoko minutuak jokatu dira topaketan, eta zoragarri igaro dugu eguna" adierazi du ART Amak Pirolitikak taldeko Belen Aranbarri taldekideak. Iruñeatik La Unica eta Iruña taldea, Gipuzkoatik Hernani eta Atletiko San Sebastian klubak eta herriko taldea, Arrasatekoak Soraluzerekin batera, izan dira eskolen arteko topaketan; hala guztira 130 ume inguru batu dira, Mojategiko errugbi zelaian errugbiaz "gozatzeko".

10:30ean ekin diote ekintzari, eta 13:30ean amaitu dute jokatzen; "balorazio oso ona egin dugu gaurkoan, ez da lesiorik izan eta errugbiaren balioak sustatu ditugu, beraz gaurko helburuak bete ditugu", dio Belen Aranbarrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak