AEDk sortutako 'Ni ta nitarrak' bakarrizketa Antixena gaztetxean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko ots. 3a, 14:23

Iholdi Beristain aktorea, 'Ni ta nitarrak' bakarrizketa egiten. Argazkia: AED.

Buah txabal! eta Erdaldun berrien kluba bakarrizketa "arrakastatsuak" sortu ostean, iazko urrian estreinatu zuen AED euskara elkarteak hirugarrena. Harrezkero, herri askotan eskaini dute –Atxondon, Lizarran, Barakaldon, Portugaleten, Zizur Nagusian eta Garesen–, eta bihar Oñatin izango da ikusgai.

Maria Osesek idatzitako gidoia du eta Iholdi Beristain aktoreak antzezten du. "Maria Isabel naiz ni eta dramak kontatzera nator; betiere, umoretik. Izan ere, umorea tresna oso potentea iruditzen zait nahi duguna esateko. Ez ditut gauza arraroak edo ezohikoak kontatzen, egunerokotasuneko kontuak baizik. Umoretik eta mediokridadearen apologia garbia eginez", dio Beristainek.

"Dibertigarria"

AEDk aurrez sortutako bakarrizketak bezala, ez da stand up formatuko saioa, antzerkiko osagaiak ere badituelako. "Dibertigarria da, eta ondo pasatuta hausnartzera bultzatzen du. 15 urtetik gorakoentzako gomendatzen dugu; gazteek hurbilago sentituko dute kontakizuna, baina helduentzako ere aproposa da, gure paperean sartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak