'Habitat. Giza habitat ezkutatua' erakusketa, otsailaren 6tik 9ra, ikastetxeetan

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko ots. 1a, 11:58

'Habitat' erakusketaren berri emateko prentsa agerraldia, iaz, Kulturaten.

Nabarraldek eta Zuztarrak Errotuzek, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, erakusketa bat antolatu dute ikastetxeei begira. Hala, otsailaren 6tik 9ra Arrasateko Institutuko eta  Arizmendiko Gaztelupe guneko aretoan egongo da ikusgai eta Beñi Agirrek azalpenak emango dizkie DBH 4. mailako hamar talderi.

"Erakusketak gure historiaren mugarri garrantzitsuenak aztertzen ditu, Euskal Herriko historiaren gakoak eskainiz: euskaldunen habitata eta lurraldetasuna, mugarri izan diren datak, pertsonaiak eta gertaera garrantzitsuak, modu grafiko argi eta atseginean kontatuak", azaldu dute antolatzaileek.

Bukatzean, iaz bezala, ikastetxeetako ikasle eta irakasleei balorazioa eskatuko diete eta, positiboa bada, ikastetxeen adostasunarekin, datorren urtean ere jarraipena emango liokete jarduerari. "Orain, etorkizuna dugu amets eta ardura, baina etorkizuna ez da inoiz heltzen orainaren forman ez bada, eta oraina ulertzeko ezinbestekoa dugu iragana ondo ezagutzea", azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak