Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak 150 gimnastarekin abiatuko du urtea

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko urt. 30a, 11:08

Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko hainbat gimnasta.

Otsailaren 3an, zapatua, ekingo diete gimnasta arrasatearrek 2024ko txapelketa eta erakustaldiei, Bergarako Labegaraieta kiroldegian. Gipuzkoa osoko gimnastak elkartuko diren amateur mailako txapelketaren lehen fasean ariko dira Dragoikoak.

Bergarako txapelketari dagokionez, Dragoiko hiru taldeko ariko kadete mailan: batetik, Aisha Luengo, Haizea Murgia, Anne Sofia Daza eta Enara Portalo; bestetik, Olaia Romero, Aintzira Abasolo, Maialen Velez de Mendizabal eta Nahia De la Torre; azkenik, Irene Egaña, Mara Iglesias, June Ugartu eta Alaitz Balzategi.

Gazte mailan, bestalde, talde bakarra ariko da, Paula Andresek, Iradi Belategik, Anne Hurtadok eta Haizea Bolinagak osatutakoa. Bakarkakoan, aldiz, Paula Andres ariko da maila horretan. Azkenik, Maitane Ugarte senior mailan eta bakarka ariko da.

Domekan, berriz, benjamin mailako topaketa egingo dute Aretxabaletako kiroldegian, 11:00etan hasita, eta Dragoiko zazpi taldek hartuko dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak