Ponian ibili dira umeak San Baleixo jaietan

Miren Arana Pagaldai 2024ko urt. 27a, 17:47

Eguraldia lagun izan dute aurten, Meatzerrekako auzotarrek. San Baleixo jaiei hasiera emateko, auzotarrek bazkaria izan dute; eta ondoren, auzoko gazteenek poni gainean ibiltzeko aukera izan dute.

Meatzerrekako San Baleixo jaiak ospatzeko, egun osoko egitaraua antolatu dute auzotarrek. Hasteko, bazkaria egin dute bertako auzoko Meatzerreka elkartean; eta ondoren haurrentzako ekitaldiekin hasi dira. Auzoko txikienek, poni gainean ibiltzeko aukera izan dute, eta pozik aritu dira animaliekin. Honen ostean, 18:30etan, txokole-jana antolatu dute ume eta gazteentzako; eta egunarekin amaitzeko Oihu eta Hankaz Gora taldeen kontzertuak egongo dira, 21:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak