Betiko legez, kontzertuak astero izango dira, eguenetan, Arrasateko gaztetxean; 22:00etan hasiko dira kontzertuak eta sarrerak zazpi euroren truke egongo dira salgai. Frantziako Les Lullies rock-and-roll taldeak estreinatuko du otsailaren 1ean hileko Kooltur Ostegunak ekimena. Bigarren astean, hilaren 8an, Muare taldea osatzen duen bikotea igoko da Arrasateko gaztetxeko oholtzara, elektronika eta loopak uztartzen dituzten kantuak interpretatzera. Otsailaren 15ean, Bilboko EzEzEz taldearen txanda izango da. Hilaren 22an, Rüdiger taldearena. Eta hilabetea amaitzeko, hilaren 29an, jatorri euskaldun eta argentinarra duen SexPeares-ek egingo du kontzertua.