Antzerkia Familian ikastaroa antolatu du Doke taldeak

Julen Murua Mesonero 2024ko urt. 25a, 16:56

Doke antzerki taldeko udalekuak. Argazkia: Eneko Azurmendi.

Otsailaren 17an izango da Antzerkia Familian ikastaroko lehenengo saioa, Doke Antzerki Eskolaren lokalean.

Doke Antzerki Eskolak Antzerkia Familian ikastaroa abiatu du, eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea. Taldea osatzen duen pertsona kopurua bete arte egongo da irekita izen-ematea; parte hartu nahi dutenek edo informazioa jaso nahi dutenek antzerki eskolaren helbide elektronikora idatzi beharko dute: Dokeikastaroak@gmail.com.

Otsailaren 17an hasita, hiru blokeko saio bat izango da –lehenengo saioa otsailaren 17an bertan, bigarrena martxoaren 16an eta azkena apirilaren 13an– , eta bi ordu iraungo du, 10:00etan hasi eta 12:00ak bitartean. Ordaindu beharreko prezioari dagokionez, heldu bakarrak parte hartuz gero 80 euro ordaindu beharko ditu eta familia bereko bigarren helduak, berriz, 40 euro ordainduko ditu; haurrek ez dute ordaindu behar izango. Saioetako irakaslea Itziar Rosado izango da.

Adin tarte guztiei zuzenduta

Maider Alcelayk, Doke Antzerki Eskolako kideak, adierazi du adinari dagokionez ez dela mugarik egongo, eta, beraz, edozein adin tartetako pertsonek parte hartu ahalko dutela. Gainera, Alcelayk adierazi du ez duela izan behar "gurasoen eta seme-alaben arteko zerbait", eta izan daitekeela, esaterako, "aitona-amonek bilobekin parte hartzeko ekimen bat". Ekimenaren helburua "elkarrekin antzerkia egiten gozatzea" dela dio Alcelayk. Hainbat familia elkartuko dira bertan, eta "antzerkitik eta interpretaziotik abiatutako jolasak" egingo dituztela azaldu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak