Arrasateko eta Eibarko jokalariek porrot mingarria jaso dute gaur eguerdian, La Unicaren kontra 10-65 galdu dute-eta. Irene Dolara kapitainak zintzo egin du berba: "Jarreran egin dugu kalte. Ez dut uste gu baino askoz gehiago direnik, baina batzuetan ez gara ondo zelairatzen. Talde umila gara eta izen handiko taldeen kontra jokatzen dugunean behera etortzen gara. Horixe gertatu zaigu gaur La Unicarekin".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.