Ekonomia itunaz arituko da Guillermo Dorronsoro eguaztenean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urtarrilaren 19a

Guillermo Dorronsoro. Irudia: Zabala Innovation.

Kulturaten izango da hitzaldia, 18:30ean, Arrasateko EAJk antolatuta; arrasatearrak hitzaldian parte hartzera gonbidatu ditu.

Euskal ekonomia ituna, autogobernuaren bizkarrezurra izenpean, Guillermo Dorronsorok hitzaldia emango du datorren eguaztenean, hilaren 24an, Arrasaten. Zabala Innovation Consulting-eko kontseilari aholkularia da, eta baita Deusto Business School-eko Ekonomia, Estrategia eta Berrikuntzaren Kudeaketako irakaslea ere, "autoritate bat ekonomiaren arloan", Arrasateko EAJren hitzetan. "Gainera, Garapen Iraunkorrerako Zedarriak Foroaren zuzendaria da, eta horrek euskal ekonomiaren eta jasangarritasunaren ikuspegi integrala ematen dio".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak