Palestinar Erresistentzia Eguna ospatuko dute otsailaren 3an Arrasaten

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urt. 19a, 09:41

Askapenak antolatutako 2022ko Internazionalista Eguna, artxiboko irudi batean.

Askapenak eta Arrasateko gaztetxeak antolatu dute. Hitzaldia, mural margoketa eta bazkaria izango dira; gauean, berriz, musika jartzaile bat arituko da gaztetxean.

Palestinar Erresistentzia Eguna ospatuko dute otsailaren 3an, zapatuan, Arrasaten, eta, egunari hasiera emateko, hitzaldi bat izango dute, 11:00etan: Al Yudur eta Samidoun mugimenduetako kide den Taher Ali izango da hizlaria. Hain justu, Palestinako askapena jomugan duen gazte palestinarren antolakundea da Al Yudur, eta helburu dute euren identitatea mantentzea. Palestinatik kanpo jarduten dutenek osatzen dute mugimendua, esate baterako, erbestean jaio diren eta Palestinako errefuxiatu eremuetatik iritsi diren herritarrek. Samidoun, berriz, preso palestinarrekiko elkartasun sare bat da.

Hitzaldia, ordea, ez da goizeko ekintza bakarra izango, mural margoketa egingo baitute 12:30ean. 14:30ean, berriz, bazkaria izango da, eta dagoeneko izena eman daiteke Iluntz tabernan; azkenik, egunari amaiera emateko, DJ Tasaund System arituko da musika jartzen gaztetxean, 23:00etatik aurrera.

Ekintza guztiak gaztetxean egingo dira, eta egun horretan lortzen den dirua Palestinako herriaren aldeko borroka finantzatzeko izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak