Ekintzak, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren bueltan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urt. 19a, 10:11

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguneko hitzaldia iaz. (Argazkia: GOIENA).

Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko dute EAEko DBHko, batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleekin Garaia Parke Teknologikoan otsailaren 9an.

Euskal Autonomia Erkidegoko DBHko, batxilergoko eta Lanbi- de Heziketako ikasleei eta irakasleei zuzendutako Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko dute otsailaren 9an Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP). 10:00etan hasita, ordubeteko saioa izango da eta hiru atal izango ditu: sarreraren ostean, MGEPren eskutik, Genero ikuspegia proiektuetan nola txertatu hitzaldia egingo dute Arantxa Gonzalez de Herediak eta Arrate Alonsok; horren os- tean, ikasleei zuzendutako erronka azalduko dute; azkenik, hain- bat enpresaren kasu praktikoak ezagutuko dituzte ikasleek.

Bestalde, MUko laborategietara bisita gidatuak antolatu dituzte otsailaren 12ko asterako, hango egunerokotasuna ikertzaileen eta irakasleen bidez ezagutzeko. Otsailaren 14an Arrasateko Iturripe Campusa ezagutu ahal izango da; izena eman behar da. Informazio osoa, www.ptgaraia.eus atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak