Zein da norberarena ez den beste hizkuntza bat ikasteko adinik onena?
Frogatua dago hizkuntza berri bat barneratzeko etaparik garrantzitsuena bizitzako lehen urteena dela, une horretan harkorragoak garelako eta modu inkontziente batean integratzeko gaitasuna dugulako, gure ama hizkuntza balitz bezala. Urtebete eta bi urte arteko haurrek hizkuntza deszifratzeko sortzetiko gaitasuna dute, ama hizkuntza modu espontaneoan ikasteko intuizio mekanismoak darabiltzatelako. Bada, intuizio hori da bigarren edo hirugarren hizkuntza bat ikastea errazten diena ia esfortzurik egin gabe.
Nola ikas daiteke beste hizkuntza bat era natural batean?
Gramatika eta hiztegia modu isolatuan irakatsi beharren, eguneroko ohitura eta jardueretan erabili behar da hizkuntza, hala nola jolasekin, kantuekin, ipuinekin eta elkarrizketekin. Horrela, hizkuntzan barneratzen dira ama hizkuntzarekin egiten duten modu berean.
Ingeleseko akademia bat al da Kids&Us?
Ez, haurrek hizkuntza berri bat modu naturalean ikasteko leku bat da.
Zer du desberdin Kids&Us-ek emaitza bikainak eta kontrastatuak eskaintzeko?
Duela hogei urtetik metodo hau bakarra egiten duen kontuetako bat da ditugun ikasleak uneoro daudela hizkuntzarekin harremanean. Horretarako, audio pistak erabiltzen dituzte saioetan, hitz eta egitura ugari euren buruetan gera daitezen; hartara, berriro ere entzun edo ikasgelan lantzen dituzten unean identifikatu egin ditzakete, eta baita erreproduzitu ere, aurrez entzunak dituztelako.
Zer da Babies Experience?
Ingelesarekin lehen aldiz harremanetan jartzeko jarduera bat da, umetxoaren jakin-mina pizteko. Txikienek ingelesa modu natural eta espontaneoan nola ikas dezaketen ezagutzeko jarduera bat ere bada.
Nola eman daiteke izena?
Talde txikiak dira, eta beraz, plaza erreserbatu egin behar da. Esteka honetan egin daiteke hori. Urtarrilaren 26an izango dira Babies Experience saioak, doakoak, eta ordutegi desberdina aukeratu ahal izango da.
Gerturatzen diren familiek aukera izango dute Babies Experience klase batean egiten diren jolas eta jarduerekin ondo pasatzeko, metodorako garatutako material guztia ezagutzeko, eta jakin mina pizteko zein esplorazioa sustatzeko diseinatutako espazioak bisitatzeko. Baita metodoari eta bere ezarpenari buruzko zalantzak argitzeko ere.
Informazio gehiagorako, ordea, 943 051 546 telefono zenbakira deitu daiteke, edo mezu bat bidali arrasate@kidsandus.es helbidera. Kids&Us Arrasateren instalazioak ere bisitatu daitezke Euskal Herria plazan.

