Loixek urtarrilaren 30ean abiatuko ditu ikastaroak

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko urt. 17a, 10:49

Loixe taldeak zeramika ikastaroak egingo ditu, bi mailatan banatuta: hastapen maila eta trebatze maila. Urtarrilaren 30etik martxoaren 21era egingo dituzte saioak, martitzen eta eguenetan, goizez eta arratsaldez, Kulturolako egoitzan. Izena emateko, deitu 685 79 61 27 telefono zenbakira.

Ikastaroek balioko dute zeramika prozesuak ezagutzeko zerotik hasita edo prozesu horietan sakontzeko. Teknika eta akabera desberdinak landuta, partaide bakoitzak sortuko ditu hainbat pieza bere proiektu propioari jarraituta.

Honako hauek izango dira mailak, eskola egunak eta ordutegiak:

  • A Taldea Hastapena eta Trebatzea Astearteak eta ostegunak. 10:00-12:00.
  • B Taldea Hastapena eta Trebatzea  Astearteak eta ostegunak. 16:00-18:00.
  • C Taldea Hastapena eta Trebatzea Astearteak eta ostegunak. 19:00-21:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak