Min hartutako mendizale bat ohatilan jaitsi dute Udalatxetik

Mirari Altube Arrese 2024ko urt. 16a, 18:52

Erreskateko une bat. (Argazkiak: Ertzaintza)

Udalatx mendian erori eta min hartu duen 28 urteko mendizale bat erreskatatu dute gaur Euskadiko Larrialdi Zerbitzuko kideek. Helikopteroa bertan izan da baina haize zakarraren ondorioz ohatila batean jaitsi behar izan dute.

Ertzaintzaren esanetan erorikoa 11:30ak bueltan izan da, orduan jaso dute eta deia SOS Deiak 112 zerbitzuan esanaz Udalatx mendia jaisten ari zen lagun batek istripua izan duela. Gipuzkoako suhiltzaileak, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat eta mendi saileko kideak joan dira hara orduan.

Eguraldiak –haizeak eta hodeiek– baldintzatu dute erreskatea, ezin izan baitute helikopteroa erabili. Hala, zauritua ohatilan jaitsi dute Kanpanzarko harrobiraino. Anbulantzia batek jaso du han, 16:30ak inguruan, "itxuraz hanka hautsita" zuen mendizalea eta Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak