Urtarriletik maiatzera bitartean, hiru hitzaldi eta bost tailer garatuko dituzte guztira, horietako batzuk Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren TREBA Gurasoak dinamikarekin elkarlanean.
Hitzaldiak Kulturaten izango dira, 18:00etan, eta osasun mentala, substantzien kontsumoa eta sexualitatea landuko dituzte. Ildo beretik, bost tailer ere eskainiko zaizkie gurasoei, seme-alaben adinaren arabera banatuta. Tailer guztien helburua da gurasoei baliabideak ematea seme- alabak hezteko, ikuspegi praktikoarekin.
Izena ematea, beharrezkoa
Hitzaldietan eta tailerretan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Tailerretan plaza mugatuak egongo dira. Izena eman ahal izango da BAZen, arrasate.eus-en edo 943 25 20 00 telefono zenbakira deituta.
Hona hemen saio guztien gaineko informazioa: