Zaleen berotasunean estreinatu du disko berria Iskanbilak

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko urt. 14a, 12:44

Bizimodu baten historia diskoa aurkeztu zuten arrasatearrek atzo gauean gaztetxean eta, abesti berriez gain, zaharrak ere eskaini zituzten, zaleen gozamenerako. Iskanbilaz gain, Sindy Berbenas eta Hankaz Gora taldeak ere aritu ziren oholtzan [Bideoan, disko berriko Faxismoaren sustraiak abestia].

Iskanbilako kide Iban Gonzalezek nabarmendu du "oso gustura" aritu zirela bart oholtza gainean. "Arrasateko gaztetxea ezin aproposagoa da halako kontzertuetarako, bai tamaina eta bai leku aldetik. Gure herrian jotzea, sentimentalki, oso indartsua izan zen guretzat".

Halaber, belaunaldien arteko nahasketari ere balioa eman nahi izan dio: "Musakolan jo genuenean ere, lehenengo lerroan oso jende gaztea zegoen eta laugarren lerrotik atzera, jende heldua. Nahasketa horrek ilusio handia egiten digu".

Horrez gain, Arrasateko taldeekin jotzeak ere badu garrantzia, Iskanbilako kideentzat. "Sindy Berbenas anaiak dira guretzat eta Hankaz Gorakoekin ere oso gustura sentitu ginen atzo. Oso kontzertu ona eskaini zuten, gainera". Hala, aurrera begira ere, Arrasateko taldeekin jotzea gustatuko litzaieke. "Uste dut, taldeen arteko klaseak alde batera utzita, kontzertu zintzoagoak eta naturalagoak antolatu beharko genituzkeela, guztiok maila berean jarrita. Izan ere, gaur egun, faltan sumatzen dut hori. Beraz, guk ildo horretan jarraituko dugu lanean", azpimarratu du Gonzalezek.

Erlazionatuak

Iskanbila eta Sindy Berbenas, gaztetxean

Eneko Azurmendi Barrena urt 14 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak