Nile Agirretxe bigarren Juan Mugerza krosean

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko urtarrilaren 9a

Joan den domekan Nazioarteko Juan Mugerza Krosa jokatu zuten Mintxetan (Elgoibar), eta Arrasate Atletiko Taldeko hainbat ordezkari izan ziren.

Alebin mailan, 1.363 metroko proban, Nile Agirretxe bigarren sailkatu zen; Anne Arrieta, berriz, 22. postuan helmugaratu zen; Irati Regodesebes, 24. postuan; Alaitz Berasaluze, 25. postuan; Haizea Elkorobarrutia, 29. postuan. Gizonezkoetan, Oihan Nogalesek 50. postuan zeharkatu zuen helmuga.

Infantil mailan, 2.452 metroko proban, honako hauek izan ziren arrasatearren emaitzak: Ainhoa Plaza, 51. postuan; Uxue Elkorobarrutia, 81. postuan; Leire Luengo, 82. postuan eta Sara Hierro, 83. postuan. Gizonezkoetan, Julen Hierro 45. postuan helmugaratu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak