Beste urte batez, tailla ikastaroak antolatu ditu Arrasateko Tailaginen Elkarteak. Ikasteko zein hobetzeko ikastaroak egingo dituzte, urtarrilaren 23an hasita, martitzen eta eguenetan, 17:30etik 19:30era, haien lokalean (Araba etorbidea, 13). Izena emateko, hiru bide dituzte: 628 05 50 84 eta 600 45 79 45 telefono zenbakietara deituta edo arte1982arrasate@gmail.com helbidera idatzita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.