0-8 urte arteko haurrak dituzten familiek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera bat da Familian Jolasean, aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta.
Udalak Txatxilipurdirekin elkarlanean antolatutako ekimena da, neguko domeketan familiei espazioa, denbora eta hitzordua eskaintzea helburu duena, "elkarrekin partekatzeko jolasa eta kalitatezko aisialdi hezitzailea", antolatzaileen esanetan. Hala, Txatxilipurdiko bi hezitzaileren laguntza egongo da, saioak dinamizatzeko eta familiek behar duten informazioa emateko.
Urtarrilaren 14an hasi eta martxoaren 31ra arte, hamabi saio izango dira guztira (urtarrilak 14, 21 eta 28; otsailak 4, 11, 18 eta 25; martxoak 3, 10, 17, 24 eta 31). Okendoko ludotekan izango dira hitzordu gehienak, bi izan ezik: otsailaren 25eakoa Santa Marinan egingo dute eta martxoaren 31koa, Usaetxen.